eu / fr / es
SARE BERDEA ETA URDINA

EUSKAL EUROHIRIAREN
KORRIDORE EKOLOGIKOAK
BABESTEN DITUGU

triton-page

Uhandre marmolaire

Non bizi den: Urtearen aldi batean uretan eta beste batean lehorrean egoten da. Aldi urtarrean landaredi ugariko ur geldiak nahiago ditu. Aldi lehortarrean, berriz, harrien, enborren azpian edo orbelean babesten dira hezetasun bila. Baso hostoerorkor mistoak eta hariztiak nahiago ditu.

Elikadura: Harrak, bareak, intsektuak eta armiarmak aldi lehortarrean; larbak, ur-arkakusoak, zapaburuak eta uhandre-larbak aldi urtarrean.

Erabilitako inguruneak: Gune hezeak eta urtarrak eta basoak.

Nola ugaltzen den: Aldi urtarrean ugaltzen da.

Oztopoak eta izan daitezkeen konponbideak:
Bide-azpiegiturak (bideak, errepideak eta abar.). Anfibioentzako berariazko igarobideak egitea izan daiteke irtenbidea.

Bestelako mehatxuak: Habitata galtzea eta suntsitzea hirigintza zabaltzeagatik eta nekazaritza-jarduera desegokiak egiteagatik (pestizidak eta ongarriak gehiegi erabiltzea), eta arrain-espezie eta ibai-karramarro aloktonoak sartzea.

triton-carte