eu / fr / es
SARE BERDEA ETA URDINA

EUSKAL EUROHIRIAREN
KORRIDORE EKOLOGIKOAK
BABESTEN DITUGU

triton-page

SARE BERDEA ETA URDINA

Naturaren eta lurralde-antolamenduaren arteko lotura berritzeko tresna.

Sare Berdea eta Urdina proiektuaren helburua jarraitutasun ekologikoko sareari eustea edo hura berritzea da, animalia eta landare-espezieek, gizakiek bezalaxe, joan-etorriak egiteko, elikatzeko, ugaltzeko, atseden hartzeko eta, hala, beren bizi-zikloa bete ahal izateko bermea izan dezaten. Proiektuak funtsezko rola betetzen du biodibertsitatea zaintzeko lanean; izan ere, gure ondare naturala mehatxupean da gaur egun.

Zer da Sare berdea eta urdina ?
Lurreko eta uretako jarraitutasun ekologikoen sarea.

Zer dira biodibertsitatearen erreserbak?
Eremu biziki garrantzitsuak, biodibertsitate aberatsekoak eta ezinbestekoak espezieek beren
bizi-ziklo osoa edo haren zati bat garatzeko; alegia, ugaltzea, elikatzea, babestea…

Zer dira korridore ekologikoak?
Faunak eta florak baliatzen dituzten joan-etorri bideak, biodibertsitate-erreserbak elkarren artean lotzen dituztenak: heskaiak edo basotxoak alor batean, landareztatutako zubi bat autobide baten edo tunel baten gainean, irekiune bat hesiz itxitako lorategi batean…

Berdea eta urdina
Sarearen osagai banaezinak dira:
Berdeak lurreko ingurune naturalak eta erdinaturalak irudikatzen ditu: basoak, larreak…
Urdinak ur-ibilguak eta hezeguneak: ibaiak, errekak, aintzirak, padurak…

Lurralde-plangintzarako tresna.

Sare berdea eta urdina:
• Lurralde-plangintzarako tresna jasangarria da, eta biztanleen, faunaren eta floraren zerbitzura dago.
• Biodibertsitatea zaintzeko helburua lurralde-plangintzako erabakietan txertatzea du helburu; alegia, hirigintzari, nekazaritzari, garraiobideei eta abarri buruzko erabakietan.
• Aintzat har daiteke lurralde-kolektibitateen hirigintza-dokumentuetan, bereziki Iparralden.

carte-trame-verte-bleu