eu / fr / es
SARE BERDEA ETA URDINA

EUSKAL EUROHIRIAREN
KORRIDORE EKOLOGIKOAK
BABESTEN DITUGU

REDVERT PROIEKTUA

Euskal Eurohiriaren Sare Berdea eta Urdina (REDVERT) proiektua 2011n jarri zuen abian Mugaz Gaindiko Agentziak, Mugaz Gaindiko Lurralde Lankidetzarako POCTEFA programaren eta Akitania-Euskadi Euroeskualdea AECTren finantzazioarekin. Hona hemen Redvert Proiektuaren helburuak:
• Mugen bi aldeetako lurraldearen funtzionamendu ekologikoa hobeto ezagutzea (faunak bizigune, elikagune eta ugaltzegune dituen biodibertsitatearen erreserbak, espezieen joan-etorriak, giza jarduerei loturiko oztopoak eta abar).
• Estrategia bat eta ekintza-plan bat osatzea Euskal Eurohiriko taldeek bioaniztasuna zaintzeko helburuak hobe txerta ditzaten eginiko lurralde plangintzako proiektuetan.
• Euskal Eurohiriko eragileei eta herritarrei mugaz haraindiko lurralde horretako kide direla jabetzen laguntzea beren natur ondarearen berri emanda.

Bestalde, hiru fase ditu:
• Euskal Eurohiriko korridore ekologikoei buruzko azterlan kartografikoa egitea (2012-2014).
• Euskal Eurohiriko korridore ekologikoak zaintzeko eta horien balioa azpimarratzeko estrategia eta jarduketa- plana osatzea (2014-2015).
• Korridore ekologikoei buruzko azterlana, estrategia eta jarduketa-plana bultzatzea eta zabaltzea (2014-2015).