eu / fr / es
SARE BERDEA ETA URDINA

EUSKAL EUROHIRIAREN
KORRIDORE EKOLOGIKOAK
BABESTEN DITUGU

desman

Pirinioetako muturluzea

Non bizi den: Ugaztun txiki urtarra, kutsatu gabeko ur iraunkor eta ongi oxigenatua etalandaredi ugaria dituzten ibaien eta erreken ertzetan bizi dena.

Elikadura: Ibai-ohean bizi diren intsektu-larbak jaten ditu, eta muturrari esker aurkitzen ditu horiek.

Erabilitako inguruneak: Arro-buruko ur-ibilguak.

Nola ugaltzen den: Habia ibaiertzean egiten du, haitz artean, zuhaitz handi baten sustraien azpian edo beste animalia batzuen (satorrak eta mendebaldeko ur-arratoiak) galeriez baliatuta. Muturluzea azaro eta maiatza artean arreske jar daiteke. Urtean behin edo bitan erdi daiteke, eta bakoitzean kume 1 eta 5 artean jaiotzen dira.

Oztopoak eta izan daitezkeen konponbideak: Presa txikiak, presak bide-azpiegiturak (bideak, errepideak eta abar.). Ahal izanez gero, oztopoak eraistea edo faunarako igarobide egokiak egitea izango litzateke irtenbidea.

Bestelako mehatxuak: Uren kutsadura, habitata suntsitzea, espezie exotiko inbaditzaileak.

desman-carte