eu / fr / es
SARE BERDEA ETA URDINA

EUSKAL EUROHIRIAREN
KORRIDORE EKOLOGIKOAK
BABESTEN DITUGU

loir-page

MUXAR GRISA

Non bizi den: Espezie gautar eta zuhaiztarra da; batez ere oihanpe sarria eta zuhaitz helduak dituzten baso hostoerorkor eta mistoetan bizi da. Basoaren barruan dauden leize, etxola eta harkaitzetan ere agertzenda. Lurpeko galerietan, zuhaitz-sustraien artean edo leizetan hibernatzen du urritik apirila bitartean.

Elikadura: Haziak (ezkurrak, pagatxak, hurrak, gaztainak, intxaurrak), baiak, fruituak eta azala ditu elikagai gogoenak. Kimuak, hostoak eta intsektuak, arrautzak eta hegazti txikiak ere jan ditzake.

Erabilitako inguruneak: Baso-eremuak eta hezeguneak (basoak eta galeria alubialak).

Nola ugaltzen den: Arreskean urtean behin egoten da, uztailean. Ernaldia 30 egun ingurukoa da, eta 2 eta 10 kume artean izaten ditu horren ostean (4 eta 6 artean gehienetan), lehen asteetan amagandik elikatzen direnak. Bost edo sei asteren buruan bere
kasa ibiltzen hasten dira.

Oztopoak eta izan daitezkeen konponbideak: Hiri-garapenak eta bide-azpiegiturak (errepideak, trenbideak, eta abar.). Horrelako arazoak konpontzeko azpiegituretan zeharkako igarobideak ezar daitezke (bidezubiak, tunelak, zubiak, egokitutako drainatzeak) edo faunarako berariazko igarobideak eraiki daitezke. Hiri-eremuei dagokienez, biodibertsitatea eta konektibitatea laguntzeko diseinatutako hiri-berdeguneak eratu eta kudeatu behar dira.

Bestelako mehatxuak: Habitata suntsitzea eta sinplifikatzea.

loir-gris-carte