eu / fr / es
SARE BERDEA ETA URDINA

EUSKAL EUROHIRIAREN
KORRIDORE EKOLOGIKOAK
BABESTEN DITUGU

milan

Miru beltz

Non bizi den: Hegazti harrapari migratzailea; negua Afrikan ematen du eta udako hilabeteetan Europako kontinentera migratzen du ugaltzeko. Habitat ugaritan egoten da baina ur-masetatik gertuko eremuak nahiago ditu (urtegiak, aintzirak, hezeguneak edo ibaiak). Ugaltze-garaian zuhaiztien inguruan egoten da, habia horrelakoetan jartzen baitu. Eremu gutxi gorabehera irekiak nahiago ditu ehizatzeko (larreak edo mosaiko erako paisaiak).

Elikadura: Oso dieta askotarikoa eta ohitura sarraskijaleak ditu; elikagaien artean karraskari txikiak, untxiak, hegaztiak, anfibioak, narrastiak, arrainak eta intsektu handiak ditu, besteak beste.

Erabilitako inguruneak: aireko ingurunea.

Nola ugaltzen den: miru arra emea baino egun batzuk lehenago iristen da; lurraldeaz jabetzen da eta emearen zain gelditzen da paper, plastiko eta bestelako hondakinez estalitako habian. Emeak bat eta bost arrautza artean erruten ditu; hogeita hamar egun beharko dituzte horiek eklosionatzeko gutxi gorabehera. Hilabeteren buruan edo, txitak bakarrik elikatzen dira jada.

Oztopoak eta izan daitezkeen irtenbideak: Linea elektrikoak, parke eolikoak eta argi-kutsadura. Hegaztiak salbatzeko balizak jar daitezke linea elektrikoetan horien kontra jo dezaten saihesteko.

Bestelako mehatxuak: Pozoia erabiltzea, ehiza eta harrapatzeak.

milan-carte