eu / fr / es
SARE BERDEA ETA URDINA

EUSKAL EUROHIRIAREN
KORRIDORE EKOLOGIKOAK
BABESTEN DITUGU

saumon

IZOKINA

Non bizi den: Bizi-ziklo gehiena itsasoan ematen du baina ur hotz eta oxigenatutan ugaltzeko itzultzen da ibaietara.

Elikadura: Itsasoan krilla eta planktona jaten ditu, baina elikatzeari utzi egiten dio ibaian.

Erabilitako inguruneak: Ingurune urtarra (sare hidrografikoa).

Nola ugaltzen den: Ibaian ugaltzen da azarotik urtarrila bitartean; ernaldutako arrautzak korronte moderatu eta oxigenazio oneko errute-leku edo legar-hobietan jartzen ditu. Arrautzak ibaian eklosionatzen dira eta urte bat edo biren ostean itsasora joaten dira; Han bi eta hiru urte egon ondoren, ibaira itzultzen dira ugaltzeko.

Oztopoak eta izan daitezkeen konponbideak: Ibaian gora doazenean, presak eta presa txikiak, eta ibaian beherako bidean, berriz, zentral hidroelektrikoetako ubideak eta ur-hargune industrialak. Ahal izanez gero, oztopoak eraistea edo arrainentzako igarobide egokiak egitea izango litzateke irtenbidea. Zentralei eta harguneei dagokienez, ubidean sartzea eta, ondorioz, turbinetan hiltzea eragozten duten barrerak ipintzea.

saumon-carte