eu / fr / es
SARE BERDEA ETA URDINA

EUSKAL EUROHIRIAREN
KORRIDORE EKOLOGIKOAK
BABESTEN DITUGU

EUSKAL EUROHIRIA

Baiona-Donostia Eurohiria proiektua 1993ko urtarrilaren 18an jaio zen, Baiona – Angelu – Biarritz barrutiko presidente Henri Grenet-ek eta garaiko Gipuzkoako ahaldun nagusi Eli Galdosek mugaz gaindiko lankidetza-protokoloa sinatu zutenean.

Hitzarmenaren oinarrian mugen bi aldeetara zabaltzen den lurraldea dago. Lurraldearen ezaugarriak, honako hauek dira:
• Europan kokaleku estrategikoa, Bilbo eta Bordele artean, Arku Atlantikoaren eta Akitania-Euskadi Euroeskualdearen erdi-erdian.
• Potentzial ekonomiko garrantzitsua (polo zientifiko eta unibertsitarioak, industria-ehundura, kualifikaziodun giza baliabideak…)
• Ingurumen-aberastasun handia eta kalitatezkoa.
• Kultur nortasun handia.
• Kultur eta aisia eskaintza oso anitza, eta nazioartean ezagun den turismoa.

Hitzarmen honen helburua Baiona eta Donostia artean hedatzen den 50 km-ko hiri-errealitatea eraldatzea da, eta gaur egun elkarren ondoko egitura administratibo desberdinak besterik ez dena 600.000 biztanleko metropoli europar bilakatzea, zeinetan azpiegiturak, hiri-zerbitzuak eta gobernantza-tresnak elkarlanean sortuko diren.

Sortu zenetik, euskal eurohiriak honako alderdiotan egin du batez ere lan:
• Baiona eta Donostia arteko mugaz haraindiko tranbia/ trenaren proiektua.
• Mugaz haraindiko eskola-trukeak, Bidasoaren alde banatako 500 eskola-ume elkartuz urtean.
• Ingurumenaren alorreko tresnak eta gidak, kirola, hizkuntzak…
• Sare Berdea eta Urdina proiektua, eurohiriko natur ondare komuna zaintzeko eta balioztatzeko.
• Sari ekonomiko batmugaz haraindiko ekintzaileen ekimenentzat.

Gaur egun, Euskal Eurohiria honako hauek osatzen dute:
• Euskal Kosta-Aturri aglomerazio elkargoa (Baiona, Angelu, Biarritz, Bokale, Bidarte).
• Hego Lapurdiko Hirigunea (Ahetze, Ainhoa, Arbona, Azkaine, Biriatu, Ziburu, Getaria, Hendaia, Donibane Lohizune, Senpere, Sara, Urruña).
• Bidasoa-Txingudi Partzuergoa (Hendaia, Irun, Hondarribia).
• Oarsoaldea Eskualdeko Garapen Agentzia (Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia).
• Donostiako Udala.
• Gipuzkoako Foru Aldundia.